2012/11/05

Google (gmail) kontua sortzen

Hemen eskeintzen dizuet google edo gmail kontu berria irekitzeko eman behar diren pausoak.

Bideotutorial hau erderaz dago, baino eguneratua. Euskaraz dauden beste bideotutorial batzuen helbideak ere emango dizkizuet, baina ikusiko duzue nola bideotutorialetan azaltzen diren pantailak eta zure ordenagailuan azaltzen direnak ez dutela zerikusirik!!

Ea arazorik ez duzuen!!



Euskeraz dauden beste bi bideotutorialen helbideak:


2011/11/16

Twitter -en lehen urratsak

Oraingoan, hain entzunda izango duzuen twitter erabiltzera animatzen zaituztet. Twitter izena oso ezaguna egiten bazaizue ere, behar bada ez duzue oso garbi izango zertarako balio duen eta nola erabili. Bere aukerak ezagutzeko, hobe zuek frogatu eta ikustea. Ikastaroan zehar, gai hau aukerakoa da, baina oso interesgarria iruditzen zait erabiltzen hastea, gure kasuan, gorputz heziketan arloan gaur egun egiten hari diren proiektoak ezagutzeko adibidez. Gure formakuntza etengabekoa da, eta berritu beharra dugu. Twitterren bitartez gorputz heziketaren inguruan sukaldatzen den azkenaren berri izango dugu eta gure interes berdinak dituzten jende askorekin kontaktatuko dugu.

Badaude beste sarrera batzuk ere twitter -en hasi nahi dutenei laguntzeko. Nik, adibidez, hau erabili nuen ikasteko http://abru5-6.blogspot.com/2011/02/iniciandonos-en-twitter.html

Twitterren hasten garenean, bere web orritik sartzen gara normalean. Hori bai, apur bat menderatzen hasten garenean, baditu hutsune batzuk. Orduan, gehienok, beste programa edo "cliente" bat erabiltzen dugu tuiteatzeko. Nik tweetdeck erabiltzen dut. Hemen aurkitu dezakezu bertsio portablea, instalaziorik behar ez duena http://maixua-es.blogspot.com/2011/08/tweetdeck-portable-cliente-para-twitter.html

Por zierto, oraindik twitter ez dute "kapatu" gure eskoletan.

Nirekin nahi dituzuen froga guztiak egin ditzakezue. Twitter ni @maixua naiz. Jarrai nazazu eta ezagutuko ditugu twiterren aukerak. Ikastaroaren berriak ere twitter en bitartez zabalduko ditu #gorhez20 hashtag erabiliz. Blog honen eskubian dagoen gadget -ean hashtag honekin idazten diren tuit guztiak azalduko dira.

Galderak, zalantzak etab egiteko, erabili blog honetako iruzkinak atala. Oso praktikoa izaten da eta zure gmail erabiltzailearekin idatzi dezakezu!!

Ea, animo, "irakasle 2.0" izateko sare sozialak eta hezkuntza mailan dituen aukerak ezagutu behar dira eta!!

Gorputz Heziketa 2.0

No SE QUE ES ESTO